Kontzertua: Mark Lanegan
Mark Lanegan konpositore eta musikariak kontzertua emango Modelo aretoan, maiatzaren 26an. Rockumentalak! zikloaren baitan dator Zarautzera estatu batuarra.
Artista entzutetsua da Lanegan, ibilbide oparokoa. Blues, Rock eta Grunge estiloak landu ditu, bereziki, eta taldean zein bakarlari gisa egin du lana. Screaming Trees rock taldearekin izan duen jarduna da nabarmenena. Dena den, bakarlari moduan ere bederatzi disko ditu musikariak.

Apirilaren 25ean jarriko dituzte salgai sarrerak, zazpi euroren truke. Bibe.me webgunean jarriko dituzte.
Post a Comment