Páginas

jueves, 6 de julio de 2017

Zarauzko XXIV. Kale Antzerki Jaialdia

Uztailaren 6tik 9ra bitartean kalerki jaialdia ospatuko da Zarautzen, aurten XXIV. edizioa ospatzen dutelarik. Guztira hamabi emanaldi eta ikastaro bat eskainiko dituzte. Eskuorria formatu digitalean hemen eskuratu dezakezu.

Paperean ere eskuratu dezakezu eskuorria gure bulegoan (Zigoria, 34)

UZTAILAK 6
19:30. Sardiña bakalau animazio ibiltaria (estreinaldia), Anita Maravillas Teatroaren (Euskal Herria) eskutik, Zigordia kalean.

20:00. Sonata a cuatro pies oinekin antzerkia, Teatro dei Piedi (Argentina/Italia) taldearen eskutik, Frontoi Txikin.

UZTAILAK 7
19:00. Dira, dira, zezenak dira entzierroa zezen puzgarriekin, Recortauro (Madril, Espainia) taldearekin, udaletxe aurretik abiatuta.

20:30. Mr. Pichichi umorezko ikuskizuna, Philotajole (Euskal Herria) taldearen eskutik, Frontoi Txikin.

22:00. Clowna eta komedia nahasten dituen Lapur minak antzerki ibiltaria, Cia. Tornadorekin (Euskal Herria), udaletxe aurretik abiatuta.

23:00. Escaparate vivo instalazioa, Matias Zanottiren (Madril, Espainia) eskutik, Modelo aretoko erakusleihoan.

UZTAILAK 8
19:00. Surfer clown inprobisazioa eta clown parodia, Yeyo Guerrerorekin (Andaluzia, Espainia), malekoian (Duke Enea parean).

20:00. El fin de las cosas dantza garaikidea, Doos Colectivo (Euskal Herria) taldearen eskutik, malekoian (Dama parean). Karrikan deialdian aukeratutako lana.

20:30. Naufragio universal dantza ikuskizuna, Marco Vargas eta Chloe Brule (Andaluzia, Espainia) dantzarien eskutik, malekoian (Dama parean).

21:00. Birjantzi desfilea, Modelo aretoaren kanpoaldean. Matias Zanottik gidatutako birjantzi tailerreko ikasleek egindako lanekin desfilea.

22:00. Sagartu ikuskizuna (estreinaldia), Oinkari Dantza Taldearen eta Hika Teatroaren (Euskal Herria) eskutik, Munoa plazan.

23:00. Escaparate vivo instalazioa, Matias Zanottiren (Madril, Espainia) eskutik, Modelo aretoko erakusleihoan.

23:30. Anabas perkusio ikuskizuna, Lekittoko Deabruak (Euskal Herria), malekoian.


Del 6 al 9 de julio se celebrará en Zarauz el festival de teatro callejero Kalerki. Con tará con diversas actuaciones durantes todos los días.

Puedes descargarte el programa en versión digital aquí. También puedes recogerlo en nuestra oficina en papel (Zigorida, 34).

miércoles, 5 de julio de 2017

Gurasko Eskola

Uztailak 14ra bitartean izen emate epea zabalik dago Guraso Eskolan parte hartzeko

ZER LANTZEN DA GURASO ESKOLAN?
Guraso taldeetan haurren garapen ebolutibo eta psikoafektiboaren inguruko informazioa jasotzeaz gain, egunerokoak bakoitzak haurrekin dituen egoerak lantzen dira: zeloak, kasketak, haurren emozioak, beldurrak, mugak, arauak, komunikazioa, entzuketa aktiboa, gatazkak, sexualitatea, frustrazioak, galerak...

TALDEAK ETA ORDUTEGIA (urritik ekainera)
0-3 urte (euskaraz), hilabeteko lehen ostegunak, 17:00/19:00
4-8 urte (euskaraz), hilabeteko lehenengo astelehenak, 15:00/17:00
9-14 urte (euskaraz), hilabeteko lehenengo astelehenak, 17:00 / 19:00

MATRIKULA
Guraso bat 50 euro / Bikotea 70 euro

IZEN EMATEA ETA INFORMAZIOA
Uztailak 14 arte / 943 00 51 00 /haz@zarautz.eus

¿QUÉ SE TRABAJA EN LA ESCULA DE PADRES/MADRES?
En estos grupos, además de recibir información sobre el desarrollo psicoafectivo de los hijos/as se trabajarán las situaciones que viven cotidianamente los padres/madres con los hijos/as: la gresividad, los celos, los miedos, las emociones de los niños/as, la comunicación...

GRUPO Y HORARIO (de octubre a junio)
Grupo en castellano, segundO miércoles de cada mes, 17:00/19:00

MATRÍCULA
Un miembro de la pareja 50 euros / La pareja 70 euros

INFORMACIÓN E INSCRIPCIONES
Hasta el14 de julio / 943 00 51 00 /haz@zarautz.eus