Páginas

jueves, 29 de septiembre de 2016

Urriak 22an Hontza Extrem-era

         
                 Urriak 22an irteera bat egingo dugu Hontza Extrem arborismo parkera.
Izen ematea: urriak 4tik 18ra Gazte Informazio Bulegoan.


Urria Haize-orratz gaztelekuan

              Iraila ebaluaziorako eta hausnarketarako hartu ondoren prest dugu iada urriako programa Haize-orratz gaztelekuan.


viernes, 23 de septiembre de 2016

Guraso Eskola

Zarauzko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak Guraso Eskolan izen emateko deialdia luzatu du.


ZER LANTZEN DA GURASO ESKOLAN?
Guraso taldeetan haurren garapen ebolutibo eta psikoafektiboaren inguruko informazioa sortzeaz gain, egunerokoan bakoitzak haurrekin dituen egoerak lantzen dira: zeloak, kasketak, haurren emozioak, beldurrak, mugak, arauak, komunikazioa, entzuketa aktiboa, gatazkak, sexualitatea, frustazioak, galera, loa e.a.
 
TALDEAK ETA ORDUTEGIA
0-3 urte (euzkaraz) - Hilabeteko lehenengo ostegunak 17:00-19:00
4-8 urte (euskaraz) - Hilabeteko lehenengo astelehenak 15:00-17:00
9-14 urte (euskaraz) - Hilabeteko lehenengo asteñehenak 17:00-19:00

MATRIKULA
Guraso bat 50 euro / Bikotea 75 euro

IZEN EMATEA ETA INFORMAZIOA
Irailak 28 arte / 943 00 51 00 / haz@zarautz.eus

El Departamento de Servicios Sociales ha hecho un llamamiento para quienes deseen formar parte de la "Escula de padres y madres".

¿QUÉ SE TRABAJA?
En estos grupos, además de recibir formación sobre el desarrollo psicoafectivo de los hijos/as se trabajarán las situaciones que viven cotidianamente los padres/madres con los hijos/as: la agresividad, los celos, los miedos, la emociones de los niños/as, la comunicación...

GRUPO Y HORARIO
Un grupo en castellano - Tercer jueves de cada mes 17:00-19:00

MATRÍCULA
Un miembro de la pareja 50 euros / La pareja 75 euros

INFORMACIÓN E INSCRIPCIONES
Hasta el 28 de septiembre / 943 00 51 00 / haz@zarautz.eus


jueves, 22 de septiembre de 2016

Mintzalagun programa

Astean ordubeteko hitzordua, euskaraz ikasten ari direnekin. 3 edo 4 pertsonako taldeak.

Mintzalagun programa: zer da?
Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Zer lortzen dugu:

- Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du. 

- Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…

Eman izena!
Euskara ikasten ari bazara eta praktikatu nahi baduzu eman izena. Euskaraz ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena.

Argibideak jasotzeko edo izena emateko:
Honako telefono eta helbideetara jo dezakezue argibideak jasotzeko eta izena emateko:
Asteroko hitzorduak, ekitaldiak, irteerak, zozketak Mintzalagunak astero elkartzen dira, euskaraz aritzeko. Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu (hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia…). Horrekin batera, irteerak, topaketak, eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak…

miércoles, 21 de septiembre de 2016

Artezaleak: Ikasturte berriko eskaintza

Hauek dira Artezaleak elkartea urritik maiatzera bitarteak eskeiniko dituzten ikastaroak. 

Ordutegiak eta informazio gehiago jakiteko deskargatu egitaraua hemen.


HAURRAK
Arkitektura / Buztina / Espresio Tailerra / Marrazketa eta pintura klasikoa / Pintura eta kolorea / Sormena eta pintura / Plastika / Antzerkia

GAZTEAK
Joskintza / Marrazketa eta pintura / Zeramika / Antzerkia
 
HELDUAK
Bolilloak / Laboreak / Joskintza

BESTE BATZUK
Pintura tela, zeta eta portzelanean / Espresio tailerra / Pintura aurreratua / Pintura Hastapena / Pintura Espresioa / Pintura eta marrazki tailerra / Zeramika eta beira / Zaharberritzea / Antzerkia

MONOGRAFIKOAK
Eskuz egindako xaboia / Grabatua / Serigrafia oaoer eta ehun gainean / Estanpazioa teknika gomarekin / Poltsa eta nezeser diseinu / Mozorro diseinu eta josketa / Bitxigintza / Zeramikako bitxiak / Lanpara diseinuak / Berrapainketa / Decoupage / Rakú / Argazkilaritza / Argazki edizioa / Musika sormena eta informatika musikala Dj Makalaren eskutik / Historia monografikoak

INFORMAZIO GEHIAGO:
artezaleakzarautz@gmail.com / 943 83 55 68 / Zumalakarregi, 16

Estos son los cursos que ha organizado Artezaleak para los mese de octubre a mayo.

Para más información sobre matrículas y horarios puedes descargarte el folleto aquí.

TALLERES INFANTILES
Arquitectura / Cerámica / Taller de expresión / Dibujo y pintura clásica / Pintura y color / Pintura creativa / Plástica / Teatro
 
CURSOS JUVENILES
Costura / Dibujo y pintura / Cerámica / Teatro
 
ADULTOS
Bolillos / Labores / Costura
 
OTROS CURSOS
Pintura sobre tela, seda y porcelana / Taller de expresión / Pintura avanzada / Pintura iniciación / Pintura pictórica / Taller de dibujo y pintura / Cerámica y vidrio / Restauración / Teatro

CURSOS MONOGRAFICOS
Jabón artesanal / Grabado / Serigrafía sobre papel y tela / Técnica de estampación con goma / Diseño y confección de bolso y neceser / Diseño y confección de disfraces / Bisutería / Joyas de cerámica / Lámparas de diseño / Rediseño / Decoupage / Rakú / Fotografía / Edición fotográfica / Creatividad e inform´stica musical (Dj Makala) / Monográficos e historia

INFORMACIÓN Y CONTACTO
artezaleakzarautz@gmail.com / 943 83 55 68 / Zumalakarregi, 16

martes, 20 de septiembre de 2016

Zarautz Abesbatzaren Harrobian abestu nahi duenarentzat

 Zarauzko Abesbatza Harrobian abestu nahi duen edonorentzako informazio erabilgarria:


- Txinpirin abesbatza (LH2. mailatik LH4. mailara) entseguak ostiraletan, 18:00-19:00

- Zarautz-Txiki abesbatza (LH5. mailatik DBH4. mailara) Entseguak astelehenetan eta asteazkenetan 19:00-20:00. 

- Beharrezkoa da musikarako belarri ona izatea

- Kontaktua: abesbatza.zarautz@gmail.com / 943134033

Información de interés para quien deseé cantar en el coro de Zarautz.

- Coro Txinpirin (LH2-LH4). Ensayos los viernes de 18:00 a 19:00.

- Coro Zarautz-Txiki Abesbatza (LH5-DBH4). Ensayos lunes u miércoles de 19:00 a 20:00.

- Es necesario tener un buen oido para la música 

- Contacto: abesbatza.zarautz@gmail.com / 943134033

viernes, 16 de septiembre de 2016

Sormen eta kultur-hedapenerako diru laguntzak

Sormenerako eta kultur hedapenerako diru-laguntzak emateko deialdia ireki du aurten ere Gazteria departamentuak.

Horretarako 3.000 euroko partida bat bideratu dute, eta diru-laguntzak ondorengo proiektuentzat izango dira: musikagileen maketa grabazioa eta edizioa; komiki, fanzine edo bestelako kultur argiltapenen edizioa; antzezlanen ekoizpena; ikus-entzuneko lanak; eta teknologia berriekin erlazionatutako lanak. 

Zarauzko gaztei zuzenduta dago deialdia, 14 eta 30 urte bitartekoei, eta banaka nahiz taldeka aurkeztu daitezke.

Interesatuek Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte eskaera orriak, datorren ostegunetik aurrera; inprimakia Zarauzko Erregistro Nagusian eskuratu daitezke. Aurten eginiko edo egingo diren proiektuentzat zuzenduta dago laguntza, eta eskaera orriarekin batera, aurrekontua aurkeztu beharko da edo izandako gastuak justifikatu beharko dira.

Informazio gehiago:
Gaztedi Sailean,
Gaztelekuan,
943005122 telefono zenbakian,
edota  gazteri@zarautz.eus  helbidean.

Eskuratu oinarriak hemen. 

El Ayuntamiento de Zarautz ha abierto la convocatoriade ayudas de 2016 para la creación y difusión cultural destinadas a los/las jóvenes de Zarautz.

Se podrás presentar proyectos como maquetas, comics, fanzines, proyectos de teatro, trabajos audioviasueales, trabajos relacionados con las nuevas tecnologías etc.

La convocatoria está dirigida a jóvenes de Zarautz de entre 14 y 30 años. Los trabajos se podrán presentar en grupo o individuales.

Para más información puedes acudir al Ayuntamiento, al punto de Información Ciudadana.

Departamento Juventud (Gazteleku) 
943005122 / gazteri@zarautz.eus  

Puedes descargarte las bases completas aquí.

 

IV. Haize-Orratz Argazki Lehiaketa

Haize Orratz Gaztelekuak IV. Argazki Lehiaketa antolatu du "Udako Momentu on bat" izenpean.

GAIA: Udako momentu on bat

ARGAZKIAK NORA BIDALI: zarautzgazte@gmail.com / whstapp bidez 620 546 684

EPEA: Irailak 25 arte

SARIAK: Bi sari. Instragram bidez boto gehien dituena eta epaileen saria

Argazkien bozketa Instagram bidez izango da irailaren 27tik urriaren 1a bitartean.

El gazteleku ha organizado el IV: Concurso de fotografía con el tema "El mejor momento del verano".

TEMA: El mejor momento del verano

DÓNDE MANDAR LAS FOTOS: zarautzgazte@gmail.com / whstapp 620 546 684

PLAZO: Hasta el 25 de septiembre

PREMIOS: Dos premios. La foto que más votos reciba en Instagram y la elegida por el jurado.

La votación de las fotografía será a través de Instragram del 27 de septiembre al 1 de octubre.

jueves, 15 de septiembre de 2016

Emakumeentzako Jabetze Eskola: 2016-2017 maiatza-urria ikastaroak

Zarauzko Emakumeentzako Jabetze Eskolako egitarau berria eta erakargarria prestatu dute 2016-2017ko urria-maiatza sasoirako. Ikastaro guztiak Etxezabalan (Kale Nagusia 29) izango dira

IZEN EMATEA:
Irailaren 26tik urriaren 10era
Kale Nagusia, 29 / 943 00 51 00 / haz@zarautz.eus 
www.berdintasunazarautz.wordpress.com




NIRE MUGAK SENTITU

Hezitzailea: Itziar Gandia Quintanilla / Gaztelaniaz
Egutegia:   Astearteetan, urriaren 18tik abenduaren 20ra – Ordutegia:  17:30-20:00
Matrikula: 15€
AUTODEFENSA FEMINISTA
Hezitzailea Maitena Monroy / Gaztelaniaz
Egutegia:  2017ko otsailaren 27an  –  Ordutegia: 10:00-14:00 / 15.30-19:30
Matrikula: 10€
URBANISMOA ETA AHALDUNTZEA
Hezitzailea: Estibalitz Alvarez y Laura López / Gaztelaniaz
Egutegia: 2016ko urriaren 19tik 2017ko maiatzaren 10era  –  Ordutegia: 18:00-20:00
Matrikula: 30€
KOMUNIKAZIOA SEXISTA AL DA HEDABIDEETAN?
Hezitzailea: Arantxa Santesteban / Euskaraz
Egutegia: urriak 29  –  Ordutegia:10:00-14:00
Matrikula: 10€
AUTOESTIMUA
Hezitzailea:  Nora Urkitza Azpeitia / Euskara
Egutegiak:
Ostiraletan, urriaren 21etik maiatzaren 12ra – 16:00-18:00
Asteazkenetan, urriaren 19tik maiatzaren 10era – 10:00-12:00
Matrikula: 30€
JENDAURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAK
Hezitzailea: Edurne Mendizabal Tolosa / Euskara
Egutegia: Astelehenetan, 2017ko urtarrilaren 16tik martxoaren 20ra
Ordutegia: 18:00-20:30
Matrikula: 20€
KLOWN-a ETA AHALDUNTZEA
Bideratzailea: Nerea Ariznabarreta / Euskara
Egutegia: Ostegunak, 2017ko urtarrilaren 19tik maiatzaren 11ra
Ordutegia: 18:30-20:30
Matrikula: 15€
EMAKUME ZAINTZAILEAK. ETA ZU NORK ZAINTZEN ZAITU?
Bideratzailea: Pepa Bojó Ballester / Gazteleraz
Egutegia: Ostegunak, 2017ko martxoaren 9tik maiatzaren 25era
Ordutegia: 10:00-12:00
Matrikula: 15€
AUTOEZAGUTZA ETA NORBERAREN AHALMENA
Irakaslea: Ainhoa Iturbe Tolosa / Euskara
Egutegia: Larunbatak (hilean behin edo bitan), 2016ko urriaren 22tik maiatzaren 13ra
Ordutegia: 10:00-13:00
Matrikula: 30€
ZUK ORAINDIK EZ DAKIZUN, ZER DAKI ZURE GORPUTZAK?
Bideratzailea: Patricia Verdés Giménez / Gazteleraz
Egutegia: Ostiralak, 2017ko otsailaren 17tik apirilaren 7ra
Ordutegia: 10:00-13:00
Matrikula: 20€
GURE SENTIMENDUAK LANDUZ, GU GEU ONARTU
Bideratzailea: Nerea Redondo Otamendi / Euskara
Egutegia: Astearteak, 2017ko urtarrilaren 17tik  maiatzaren 9ra
Ordutegia: 15:00-16:30
Matrikula: 20€

ANTZERKIA ETA AHALDUNTZEA
Bideratzailea: Margui Rodriguez eta Alazne Corral / Euskara
Egutegia: Ostegunak, urriaren 20tik abenduaren 22ra
Ordutegia: 16:00-18:00
Matrikula: 15€

Ya está preparada la programación para octubre-mayo de 2016-2017 de los cursos de la Escuela de Empoderamiento para Mujeres de Zarautz. la inscripción a los cursos será del 26 de septiembre al 10 de octubre.

Puedes concultar toda la información y los plazos de inscripción aquí.

Udal Elkarteak aldi baterako 11 pertsona kontratatuko ditu


Lan-eskaintza: iraupena eta lanaldia
Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira azaroa edota abenduan.

Lanpostuak: guztira 11 lanpostu beteko dira
  • Mantentze-lanetako enkargatu 1 (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)
  • Mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)
  • Enpresa arloko teknikari bat, enpresen informazio eta geolokalizazioaren arlokoa
  • Enpresa arloko teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa
Parte hartzeko baldintzak
Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.

Eskabideak non eta noiz
Eskabideak aurkezteko azken eguna irailaren 30a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Informazioa eta oinarriak 
Oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak hemen. 
 
Informazio saioak argibideak emateko, Zarautzen eta Zumaian
Informazio saioak egingo ditugu lan eskaintza horren eta Udal Elkarteak lana bilatzen laguntzeko dituen zerbitzuen informazioa aurrez aurre emateko:

- Zarautzen, irailaren 19an (11:00etan), Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz) 
- Zumaian, irailaren 20an (18:30ean), Alondegian (Oxford).

 Duración y jornada
Los contratos serán de 6 meses a jornada completa. Las personas seleccionadas se incorporarán en noviembre y/o diciembre.

Oferta de empleo: 11 puestos
  • Un/una encargado/a de trabajos de mantenimiento (jardinería, pintura y albañilería)
  • Ocho peones para trabajos de mantenimiento (jardinería, pintura y albañilería)
  • Un/a técnico/a de empresas del ámbito de la información y geolocalización de empresas
  • Un/a técnico/a de empresas del ámbito de la prevención de riesgos laborales
Requisitos de participación
Los requisitos de participación y los aspectos a valorar en el proceso de selección están definidos en las bases. Para poder participar en el proceso de selección, entre otros requisitos, es imprescindible estar inscrito en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en situación de desempleo y estar empadronado en alguno de los municipios de la comarca (en Aia, Getaria, Orio, Zarautz o Zumaia).

Solicitudes: plazo y lugar de presentación
El plazo para presentar la solicitud finalizará el 30 de septiembre. La solicitud debe presentarse en la sede de la Mancomunidad (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Información y bases
Bases y los modelos para realizar las solicitude aquí.

Sesiones informativas en Zarautz y Zumaia
Se realizarán sesiones informativas para ofrecer información detallada (y aclarar las dudas que surgan al respecto) de esta oferta de empleo y de los servicios que ofrece la Mancomunidad para la búsqueda de empleo:
  • En Zarautz, el 19 de septiembre (a las 11:00), en la sede de la Mancomunidad (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
  • En Zumaian, el 20 de septiembre (a las 18:30), en Oxford.

Marketing digitaleko ezagutzak 16-29 urte bitarteko gazte langabeentzat

Urola Kostako Udal Elkarteak Txertatu Merkatuan proiektuaren deialdia egin du. Proiektu horrek laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukera eskainiko die gazte langabeei.

Hartzaileak:  Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 16-29 urte bitarteko gazte langabeak, Oinarrizko hezkuntza, DBH edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa (FPI) dutenak edo, unibertsitateko ikasketak bertan behera utzi dituztenak.

Doakoa da parte hartzaileentzat. Urola Kostako Udal Elkarteak eta Europako Gizarte Funtsak %100ean diruz lagundutako programa da.

Helburua: MARGETIN DIGITALEAN prestakuntza jaso eta gaitasun sozioprofesionalak lantzea eta marketin digitalean prestakuntza jaso eta proiektuak lantzea, horren guztiaren bidez laneratzeko aukerak hobetzeko.

Faseak: prestakuntza eta proiektuak lantzea
  • Marketin digitalaren arloko 150 orduko prestakuntza: e-marketina, web orria, bloga, posizionamendua, sare sozialen estrategia…
  • Proiektu zehatzen garapena, eskualdeko irabazi asmorik gabeko eta gizarte intereseko erakunde eta elkarteetan. Marketin digitalaren arloko prestakuntzan ikasitakoa aplikatuko da proiektuak garatzeko orduan.
  • Horrekin batera partehartzaile bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta sozioprofesionalak identifikatu eta landuko ditugu eta partehartzaileek orientazio eta prestakuntza soziolaboraleko prozesuetan parte hartuko dute, beren motibazioa eta trebetasunak indartzeko eta lana bilatzeko gaur egungo teknikak ezagutu eta lantzeko. Hori guztia egingo dugu banan-banako tutoretza saioen bidez eta taldeko saioen bidez.
Iraupena eta epeak
2016ko urritik 2017ko otsailera (9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera)

Izen-ematea eta argibideak
Izena emateko epea amaituko da irailaren 22an.
Izena emateko edo argibideak jasotzeko:
- Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zerbitzuak 
- Vanessa Garcia, vgarcia@urolakosta.eus
Tel. 943890808 
- Edo sakatu hemen


La Mancomunidad Urola Kosta convoca la primera edición del programa Txertatu Merkatuan, programa que ofrece oportunidades de inclusión sociolaboral a personas jóvenes desempleadas.

Dirigido a: Personas jóvenes de Aia, Getaria, Orio, Zarautz y Zumaia, mayores de 16 y menores de 30 años, en situación de desempleo, con estudios primarios, Graduado en ESO o C.F.G. Medio (FPI), o universitarios/as que hayan abandonado los estudios.

Es gratuito para los participantes. Está financiado al 100% por la Mancomunidad Urola Kosta y el Fondo Social Europeo.

Objetivo: la mejora de la empleabilidad de las personas participantes, mediante una formación en MARKETING DIGITAL y el desarrollo de competencias socioprofesionales.

Duración y fechas
De octubre de 2016 a febrero de 2017 (de lunes a viernes, de 9:30 a 13:30)

Información e inscripción
El plazo de inscripción finalizará el 22 de septiembre
Para más información e inscripciones:
- Urola Kostako Udal Elkartea, Servicios de Empleo
- Vanessa Garcia, Tel. 943890808, vgarcia@urolakosta.eus
- O aquí

jueves, 8 de septiembre de 2016

Gure Bazterrak Musika Taldeen Lehiaketa

Talde bat baduzu, eta hurrengo urteko Gure Bazterrak Festibalean jotzeko txartela nahi baduzu, GURE BAZTERRAK LEHIAKETAN parte hartzazu!


Sari ugari eta aukera zoragarri bat inguruan ditugun taldeak ezagutzeko!


Animatu urriaren 25a baino lehen, gurebazterrak@kimmu.org helbidera idatzita.

Si tienes un grupo y quieres tocar en el festival GUre Bazterrak del año que viene ahora tienes la oportunidad, participando en el concurso de grupos de musica de Gure bazterrak.

Para participar envia tu solicitus antes del 25 de octubre a gurebazterak@kimmu.org.

miércoles, 7 de septiembre de 2016

Zarautz Basque Label Fest

Irailaren 23 eta 24ean Zarautz Basque Label fest 2016 ospatuko da, Euskal kalitate labeldun produktuei buruzko jardunaldia.

Egitarau osoa hemen deskargatu dezakezu.
 
IRAIALK 23
20:30. Euskal herriko sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalerdia. Afaria Eusko label produktuekin / 12 sagardoren dastaketa. Afariaren prezioa, 25€. Sarreren salmena: Euromar, Itxaslur, Txiki Polit, Euskalduna eta kirkilla
 
IRAILAK 24 
8:00. Gosariak Eusko label produktuekin, hotel parte hartzaileetan eta bertan dauden bezeroentzat soilik (Alameda, Txiki Polit)

11:30. Dastatzea. Mikel Garaizabal enologoa. merkatuko goiko solairuan. Sarrera 5 euro, Turismo Bulegoan salgai

12:00-14:00. Eusko label produktuekin egindako pintxo eta plateren aurkezpena eta dastatzea. Lege Zaharraren enparantzan

13:00-15:30. Eusko label produktuekin egindako menua.Menuaren prezioa 22 euro, honako jatetxeetan: Itxaslur, Kirkilla Enea eta txiki Polit

17:30. Haurrentzako antzerki emanaldia (3-6 urte). "Baserrian amets". Modelo aretoan, sarrera 2 euro, aldez aurretik salmentan Turismo Bulegoan

19:00. Kintopekoen Txapelketa. Lege Zaharren enparantzan

19:00. Pintxoak Eusko label produktuekin: Euromar, Euskalduna, Txaslur eta Txiki Polit

22:30-01:30. Musika plazan dantzaldia Joxe Mendizabalekin

El 23 y 24 de septiembre se celebrará en Zarautz "Zarautz Basque Label Fest 2016", una joranada en torno a los productos con certificación de calidad del país Vasco. Se podrán degustar varios productos Eusko Label durante todo el día 24.

martes, 6 de septiembre de 2016

Bilbora irteera Kostan elkarteak antolatuta

Kostan elkarteak Bilbora irteera antolatu du irailaren 14rako. Bertan, Alde Zaharra, Azkuna Zentroa eta Arte Ederren Musoa bisitatuko dira eta bertako jatetxe batean bazkaldu.

EGUNA: Irailak 14, asteazkena

IZEN EMATEA: Irailak 12 arte. La Caixaren 2100 6472 13 2200022900 kontu zenbakian sartu beharko da dirua
 
PREZIOA: 35 euro. Bazkaria eta bisita gidatuak barne

ORDUTEGIA: 9:00

AUTOBUSAREN GERALEKUA: Iñurritza, Gurutze Gorria eta Alde Zaharra

OHARRA: Getariako eta Zumaiako jendea balego, heri horietan geldialdia ere egingo da. 

La asocacion de Zarautz kostan, ha organizado un viaje a Bilbo para el próximo 14 de julio. Se visitarán la Parte Vieja, el Centro Azkuna y el Museo de Bellas artes. La comida será en un restaurante de la ciudad.

DÍA: 14 de septiembre, miércoles

INSCRIPCIONES: hasta el 12 de septiembre. El dinero se deberña ingresar en La Caixa 2100 6472 13 2200022900
 
PRECIO: 35 euros. Comida y visita guiada incluidos

HORARIO: 9:00

PARADAS DEL AUTOBÚS: Iñurritza, Cruz Roja y Parte Vieja

NOTA: Si se apuntase gente de getaria o Zumaia, el autobñus tambiñen realizará parada en esos pueblos

Marrazketa eta sormen ikastaroak

Conunpuntomas-es "Marazketa eta pintura" eta 2Sormen Ikastaroa" antolatu ditu ikasturte berriari begira. 

Informazio gehiago eta izen-emateak: info@conunpuntomas.com / 676 161 405 / Indamendi kalea 12-B. Zarautz

SORMEN IKASTAROA 
ADINA: 4-6 urte
EGUNAK: Astelehenak eta asteazkenak 17:00-18:00
HASIERA: Irailak 19

MARRAZKETA ETA PINTURA IKASTAROA
ADINA: 6 urtetik aurrera
EGUNAK: Astelehenak eta asteazkenak 18:00-19:00

La empresa Conunpuntomas ha organizado dos cursos para el curso escolar: "Curso de dibujo y pintura" y "Curso de creatividad".

Para más información o inscribirte puedes llamar al 676 161 405 o escribir a info@conunpuntomas.com.

CURSO DE CREATIVIDAD
EDAD: Para niños/as de entre 4 y 6 años
DÍAS: Lunes y miércoles de 17:00 a 18:00
COMIENZO: 19 de septiembre
 
CURSO DE DIBUJO Y PINTURA 
EDAD: A partir de 6 años
DÍAS: Lunes y miércoles de 18:00 a 19:00
 


jueves, 1 de septiembre de 2016

Zarauzko Agenda berria

Zarauzko Turismo Bulegoak agenda berria kaleratuko du hilero irailetik hasita.

Zarauzko hainbat tokietan paperean eskuratzeko aukera izango duzu: Turismo Bulegoa, Haize Orratz Gaztelekua, Gazte Informazio Bulegoa, Kiroldegia, Liburutegia...

Formatu digitalean kontsultatzeko aukera ere izango da eta hilero webgunera igoko du eskura izan dezazun.

IKUSI IRAILEKO AGENDA HEMEN

La oficina de Turismo de Zarautz va a publicar menasulamente a aprtir del mes de septiembre una agenda en formato de papel y en digital.

En papel la podrán encontrar ne varios sitios: Oficina de Turismo, Gazteleku Haize Orratz, Oficina de Información Juvenil, Polideportivo, Biblioteca...

Para que puedas consultarla facilmente en formato digital la subiremos todos los meses a la página web.

CONSULTAR AGENDA DE SEPTIEMBRE

Ikastaroak lana bilatzen laguntzeko, iraila eta urrian, Enplegu Zentroan

Iraila eta urrian zehar hainbat ikastaro eskainiko dira Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko.

Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

GENERO BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA
Lan kontziliazioaren eta jardunaldi banaketaren gaiekin lotuta dauden alderdiak ezagutuko dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horiei dagozkien eskubide eta beharrak.
-Data: Irailak 16 
-Hizkuntza: gaztelania

LAN BILAKETA PLANIFIKATU ETA ANTOLATU
Jarduera honen bidez, zereginen denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko duzu, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko.
- Data: Irailak 23 
- Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGU WEBGUNEAK
Enplegu-atarietan izena emateko moduak ezagutuko dituzu.
- Data: Irailak 30 
- Hizkuntza: euskara

KONPETENTZIEN BIDEZ ELKARRIZKETA
Elkarrizketa enplegua lortzeko prozesuaren gakoetako bat da. Hautatu nahi den lanbide-profilaren araberako elkarrizketa motak ezagutuko dituzu.
- Data: Urriak 14 
- Hizkuntza: gaztelania
 
GAZTEENTZAKO LAN PLANA (GAZTE BERME SISTEMA)
Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak. 
- Data: Urriak 28 
- Hizkuntza: euskara

INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa
Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus

A lo largo de septiembre y octubre en el Centro de Empleo de la Mancomunidad Urola Kosta vamos a impartir cursos de formación para trabajar aspectos y herramientas que influyen en el proceso de búsqueda de empleo. Los cursos se realizarán en la sede de la Mancomunidad Urola Kosta (Urdaneta bidea 6, Zarautz), de 9:30 a 12:30.

Puedes consultar toda la información aquí.