Páginas

miércoles, 18 de noviembre de 2015

Abenduaren 7ra bitartean aurkeztu daitezke ZMMZ bekarako lanak

Migratzaileak izan ziren eta diren zarauztarren bizipenak, testigantzak eta bizitza-istorioak jaso beharko dituzte lanek. Halaber, ezinbestekoa izango da migrazioaren trataera profesionala egitea; Zarauzko migrazio mugimenduen ikuspegia lantzea, migrazio garai ezberdinak kontuan hartzea eta beste lekuetara joandako zarauztarren ikuspegia jorratzea, kasu.

LANEN AURKEZTEA:
Abenduaren 7an amaituko da lanak aurkezteko epea. Jendarte Zerbitzuetan utzi beharko dira txostenak, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era bitartean, edota postaz bidali, jaranguren@zarautz.org helbidera. Informazio zabalagoa 943-00 51 27 telefonora deituta eskuratu daiteke.

Beka jasotzen duenak, beka ematen denetik sei hilabete izango ditu gehienez proiektua egiteko. Udalak 3.000 euro emango ditu horretarako.
Informazio gehiego hemen. 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario