Páginas

viernes, 29 de agosto de 2014

Paradixu Zinema

Udan ere Paradixu Zinema egitasmoak aurrera jarraituko du. Filmak Zarauzko frontoi txikian izango dira eta bakoitzak bere eserlekua eraman beharko du.


UZTAILAK 27, IGANDEA
Filma: Priscilla Reina del Desierto 
Ordua: 22:00

ABUZTUAK 31, IGANDEA
Filma: Gato negro gato blanco
Ordua: 22:00

En verano también podrás disfrutar de Paradixu ZInema ¡Al aire libre en el frontón pequeño!

27 DE JULIO, DOMINGO
Film: Priscilla Reina del Desierto 
Hora: 22:00

31 DE AGOSTO, DOMINGO
Film: Gato negro gato blanco
Hora: 22:00

jueves, 28 de agosto de 2014

Kontzertuak Sortaldean

Asteburuan hainbat kontzertu izango dira Zarauzko Sortaldean.

ABUZTUAK 30, LARUNBATA

Taldeak: Barón Roskow. Kontzertua eta erakusketa.

Ordua: 20:30

Tokia: Sortaldean, Zarauzko malekoian

ABUZTUAK 31, IGANDEA

Taldeak: Indigo + The Grace of Dionysus

Ordua: 19:30

Tokia: Zarauzko Sortaldea, malekoian



El fín de semana se celebrarán varios conciertos en la carpa de Sortaldea, en el malecón de Zarautz.

30 DE AGOSTO, SÁBADO

Grupos: Barón Roskow, concierto y exposición
Hora: 20.30
Lugar: Sortaldea (malecón)

31 DE AGOSTO, DOMINGO

Grupos: Indigo + The Grace of Dionysus
Hora: 19.30
Lugar: Sortaldea (malecón)

Musika Parkean: Perlak, Rural Zombies, Dj Las Marines

Ostiralean, abuztuak 29, Musika Parkean egistamosa Zarautzen ospatuko da bigarren aldiz. Piknika eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera paregabea!!

KONTZERTUAK: Perlak, Rural Zombies, Dj Las Marines

EGUNA: Abuztuak 29, ostirala

ORDUA: 19:00

TOKIA: Azken Portuko parkea

El viernes, 29 de agosto, se celebrará por segundo año en Zarauz la iniciativa Musika Parkean. tendrás picnic y música en directo.

CONCIERTOS: perlak, Rural Zombies, Dj Las Marines

DÍA: 29 de agosto, viernes

HORA: 19:00

LUGAR: Parque de Azken Portu

viernes, 22 de agosto de 2014

3x3 Street Basket ostiraletik igandera

             Asteburu honetan, malekoian, Zarautz 3x3 Street Basket txapelketa jokatuko da. Txapelketak hiru bloke izango ditu. Bihar, ostiral arratsaldean txikienek jokatuko dute: benjaminek eta alebinek (8-12 urte).Kamisetak jasotzeko 15:00etarako egon beharko dute joko eremuan eta txapelketa 15:30ean hastea da intentzioa.

                Larunbat goizean 9:30etarako egon beharko dutenak infantilak eta gazteen koadrilen txapelketakoak dira (12-16 urte). Txapelketa hori goizez jokatuko da eta 10:00etan hasiko da. Bukatzeko, koadrilen txapelketa nagusia (17 urtetik gorakoena), larunbat arratsaldez jokatuko da eta 15:00etan egon beharko dute jokalariek kamisetak jasotzeko orduerdi beranduago jokatzen hasteko.
               Izena emateko eta informazio gehiagorako www.zast.es 

Liburu eta diska azoka Munoan Abuztuak 20 eta 24a bitarte



              Abuztuak 20 eta 24 artean, guztira 19 postu izango dira Munoan, argitaletxe, banatzaile eta liburu saltzaileen artean.
               Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, eta arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 20:30etara, literatur munduko euskarazko zein erdarazko azken nobedadeez gain, euskal diskografia ere topatu ahal izango da bertan. Gainera, ohiko dendetako prezioekin alderatuta %10eko deskontua izango dute produktu guztiek. Horrez gain, aukerako liburuak ere izango dira, oso prezio merkean.

Gastro Txikichef : haurrentzako sukaldaritza tailerrak


Abuztuaren 22an pizza egiten ikasteko bi tailer egingo dira Zarauzko Merkatu plazan, eta abuztuaren 25ean berriz, postreak egiten ikasteko tailerrak burutuko dira. Parte hartu ahal izateko behar duzuen informazioa hauxe da:
  • Datak: abuztuak 22 (pizza) eta 25 (postreak)
  • Ordutegia: Tailer bakoitza bi txandatan egingo da: 11:00 – 13:00 eta 16:00 – 18:00
  • Prezioa: Saio bat 10 €. Bi saio 16 €.
  • Adina: 6 – 12 urte
Izenematea:
  • gastrotxikichef@gmail.com
  • Telefonoa 688 67 66 00
  • Zarauzko Turismo Bulegoan (Nafarroa kalea, 3 edo Malekoian dagoen informazio puntuan / turismoa@zarautz.org / 943 83 09 90)

Secretum Abuztuak 22an 22:00etan parrokian

        Aurten Zarauzko Udako Musikaldia amaiera emango dio gaur gauean "Secretum" talde instrumentalaren ikuskizunarekin.Talde honek Rakel Andueza du kantari lanetan, 6 urterekin bere ibilbide musikala hasi zuen Iruñarra eta ibilbide luzea duena.

Zarauzko Gaztelekuko "II.Udako argazki lehiaketa"

           12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko lehiaketa da eta zeuek erabakiko duzue irabazlea. Bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake gehienez zarautzgazte@gmail.com emailera bidaliaz edo gaztelekura ekarriaz abuztuak 28a baino lehen.
                   Aurtengoan ere, udari amaiera ematerakoan bizitako guztiaren errepasoa egin nahi genuke oroimenerako egin ohi ditugun argazkien bitartez. Atzera begiratu labur bat egin ezazu eta aukeratu udan bizi izan dituzun momentu berezienen argazkiak eta uda osoko argazkiekin album digital bat izango duzu sari.
         
         Abuztuak 29 eta 30ean guztientzat ikusgai egongo dira argazkiak gaztelekuan eta bakoitzak bere bozka egin ahalko du gustukoen duen argazkiaren alde.
         Abuztuak 30ean 18:30etan bozka kontaketa egingo dugu eta irabazleak album digitala eta argazki irabazlearen puzzle bat irabaziko ditu.
          Informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoan edo Gaztelekuan.

Familiei diru laguntzak adin txikioentzat eskola materiala eta kirolarentzat


2014-15 ikasturtean LH-ko 1. mailatik hasi eta DBH-ko 4.maila bitartean matrikulatuta dauden ikasleei bideratuko zaizkie diru-laguntzak horiek. Ikasketa maila horietako ikasle bakoitzak 50€-ko laguntza jaso ahal izango du.
Eskaerak Gizarte Zerbitzuetan egin behar dira, eta, horretarako, orri sinplifikatu bat beteko da. Adingabearen aita, ama edo tutorea izan beharko dira eskatzaileak. Erositako materialaren faktura, edota adingabekoak egingo duen kirol-kuotaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira eskaera betetzerakoan. Horrekin batera, bankuko kontu-zenbakia adieraziko da dirua jasotzeko.
Eskaerak irailaren 1etik 30era egingo dira. Eskaera kopuruaren arabera, aurreikusitako 15.000 € horiekin eskaera guztietarako iristen den, edota zenbateko handiagoa ipini beharko duen erabakiko du Udalak. Bestalde, familia-unitatearen diru-sarrerak aztertuko ditu Udalak, betiere, errenta txikieneko familiei laguntzeko ideian.
Udalak garbi dauka krisi garaian laguntza txikiena ere eskertzekoa dela, are gehiago, ikasturte hasieran lapitzak, boligrafoak, koadernoak, karpetak, estutxeak, kalkulagailuak, testu-liburuak, konpasa… erosi behar direnean, edota kirol denboraldiari aurre egiteko kuota ordaintzeko garaia iristen denean.
Derrigorrezkoa da erositako eskolako materialaren fakturak Zarauzko denda batekoak izatea, eta, kirolaren kasuan ere, Zarauzko kirol-sail bati loturikoa izan behar du.