Páginas

viernes, 29 de noviembre de 2013

Zinema Jatorrizko Bertsioan

Hilean behin filme bat dago ikusgai jatorrizko bertsioan, Modelo Aretoan.

ABENDUAK 13
Filmea: Blow Up
Zuzendaria: M. Antonioni












URTARRILAK 17
Filmea: Dracula
Zuzendaria: Terence Fisher

 







OTSAILAK 14
Zuzendaria: Stanley Kubrick

 Ordua: 20:00
Sarrera: 5 euro











Una vez al mes se proyecta una película en versión original en el Cine Modelo

13 DE DICIEMBRE
Película: Blow Up
Directo: M. Antonioni

17 DE ENERO
Película: Dracula
Director: Terence Fisher 

14 DE FEBRERO
Director: Stanley Kubrick

Hora: 20:00
Entrada: 5 euros

"Capitán Philips" Modelo Aretoan



"Capitan Philips" filma egongo da ikusgai Zarauzko Modelo Aretoan.

FILMA: Capitan Philips
EGUNA: Azaroak 30, abenduak 1, 2 eta 3 
TOKIA: Zarauzko Modelo Zineman
ORDUA: Abenduak 30 eta abenduak 1, 19:00etan eta 22:00etan. Abenduak 2 eta 3, 21:00etan
PREZIOA: 5 euro. Erretiratuek 4 euro. 6 sarreretako bonoa 24 euro. Ikuslearen eguna (asteartea) 4 euro.

PELÍCULA: Capitan Philips
DÍA: 30 de noviembre, 1, 2 y 3 de diciembre
LUGAR: Cine Modelo, Zarauz 

HORA: 30 de noviembre y 1 de diciembre a las 19:30 y 22:00. 2 y 3 de diciembre a las 21:00. 
PRECIO: 5 euros. Jubilados 4 euros. Bono 6 entradas 24 euros. Día del espectador (martes) 4 euros.

Abenduko Azoka Berezia


ABENDUAK 6 
11:00. Inaugurazioa
11.30. Musika plazan karikaturistak
12:00. Alde Zaharrean "Nahiko Larri" trikitilari taldea
12:00. Torre Luzea parkean haurrentzako tailerra
18:00. Musika plazan, Apaxi ipuin-kontalaria
19:00. Lege Zaharraren enparantzan, Zarautz Abesbatzaren emanaldia.

ABENDUAK 7 
12:30. Kale nagusiak haurrentzako tailerrak
17:00. Lege Zaharraren enparantzak "Merkatariak" kale-antzerkia
18:00. Musika Plazan dantzaldia Bidez Bide taldearekin

ABENDUAK 8
12:00. Kale Nagusian haurrentzako globofexia tailerra
12:00. Alde Zaharrean "Nahiko larri" trikitilari taldea

GUNE GASTRONOMIKOAK- Merkatu Plazan pintxoak eta edariak
- Kale Nagusian taloak
- Musika Plazan pintxoak eta edariak
- Lege Zaharraren Enparantzan pintxo-pote berezia
- Goizean Zehar txorizoa eta txakolina
- Arratsaldean zehar txokolate beroa

6 DE DICIEMBRE11:00. Inauguración
11.30. Caricaturistas en la Plaza de la Música
12:00. En la parte vieja trikitilaris "Nahiko Larri"
12:00. Taller para niños en el parque Torre Luzea
18:00. En la plaza de la Música cuentacuentos Apaxi
19:00. Actuación del coro de Zarautz en la plaza del ayuntamiento

7 DE DICIEMBRE12:30. talleres para niños en la calle mayor
17:00. En la plaza del ayuntamiendo teatro de calle "Merkatariak"
18:00. grupo de música Bidez Bide en la Plaza de la Música

8 DE DICIEMBRE12:00. Taller de globoflexia apra niños en la calle Mayor
12:00. En la parte vieja el grupo de trikitilaris "Nahiko larri"

PUNTOS GASTRONOMICOS- Pinchos y bebidas en la Plaza del mercado
- Talos en la calle Mayor
- Pintxos y bebidas en la calle Mayor
- En la Plaza del Ayuntamiento pintxo-pote especial
- Durante la mañana txakoli y chorizo
- Durante la tarde txokolate caliente

miércoles, 27 de noviembre de 2013

DYA GIgipuzkoaren 40. urteurren ospakizuna

Bere 40.Urteurrena dela eta, DYA Gipuzkoak Ate Irekien Jardunaldi bat antolatu du Zarautzen. Adin guztientzako jarduerak egongo dira.

EGUNA: Abenduak 1 

TOKIA: Lege Zaharraren Emparantza

ORDUA: 11:00etatik aurrera

EKINTZAK: 
- Ibilgailuen erakusketa: anbulantziak, erreskateko unitateak, salbamenduko ontziak...
- BBS tailerra: ikasi 10 minututan bizitza bat nola salbatu
- Boluntariotza gunea: zer egiten du DYAko boluntario batek, nor izan daiteke, nola...?
- Txikien txokoa: haurrentzako tailerra

martes, 26 de noviembre de 2013

Gazte Gabonak

Iada prest dugu gabonetarako programazioa eta izen emateak datorren astean hasiko ditugu, adi! Aurtengoan aurrekontu murritzarekin jokatu dugu eta honetara moldaturiko proposamena luzatzen dizuegu: Abenduak 26an Txuri Urdinera arratsalde pasa Abenduak 28an Paintball egitera Lasturrera arratsalde pasa Urtarrilak 2an Bilboko PIN-era agun pasa Izen ematea abenduak 3a eta 13a bitartean egingo da Gazte Informazio Bulegoan. Mugitu eta hartu zure lekua!

viernes, 22 de noviembre de 2013

15-18 Egongela

15-18 urte bitartekoen egongelako hezitzaile arduraduna Istar dugu eta bertan egon ohi da proposamenak jasotzeko gogoz. Piskanaka egongela zeuena egin duzue...
Zuentzat eta zuekin osatzen dugu programazioa eta egunerokotasunean gertatzen direnen inguruan informatu, hitzegin, eta hausnartzeko espazioa eskaintzen dizuegu. Asteazkenero zuek aukeraturiko gai bat aztertzen dugu guztion artean. Osteguna sorkuntzarako eguna izaten da gurean, birziklatze tailerren bitartez egongela egokitzen jarraitzen dugu zeuek sortzeko zuen txokoa.
Gainera aurtengoan egongelen arteko lehia irabazi zenuten eta kopa zuena da!!Zorionak!!

12-14 Egongela

2012ko Irailetik aurrera gaztelekuan bi txoko egokitu genituen bi adin tarte bereiziaz. 12-14 urte bitarteko egongelako hezitzailea arduraduna Ashok da, eta errefortzukoa Garazi. Egongelan txoko ezberdinak ditugu: futbolin eta ping-pong-arn txokoa, erlajazio txokoa eta tailer eta mahai jolasen txokoa.
Astean zehar, asteartetik ostegunera, 16:30etatik 18:00ak arte libre izango duzue bertako materiala zuen gustura erabiltzeko, erlajazio txokoan lasai hitzegiteko etab. eta 18:00etan elkarrekin egiteko ekintza bat proposatuko dizuegu, askotan zuek aurretik proposaturiko eta guk antolaturiko ekintza izango da; elkarrekin ikasteko eta gozatzeko.
Ostiraletan talde jolasak egiten ditugu ekintza orduan, bi egongelatako jendea gonbidatuaz elkar ezagutu zaitezten.
Larunbatetako ekintza ere bateratua izaten da, bi egongeletako gazteak gonbidatzen ditugu baina egongelak irekiak mantentzen ditugu bertan gelditzea nahiago duenarentzat

martes, 19 de noviembre de 2013

Txartelak


Gazte Informazio bulegoan hainbat txartel bideratzen ditugu, informa zaitez eta eskuratu hobekien datorkizuna!!


ATERPEKIDE TXARTELA

Nazioartean aitortua da; aukera ematen du Espainiako 200 aterpe baino gehiagotan eta Gazte Aterpeen Nazioarteko Federazioko 5.000 aterpeetan ostatu hartzeko. Ezinbesteko betekizuna da Espainiako Gazte Aterpeen Sarean daudenetarako (REAJ)

- NOLA ESKURATUNahikoa duzu NAN edo pasaportea aurkeztuta eta dagokion zenbatekoa ordainduta, eta Gazte Txartelarekin %50eko beherapena izango duzu. Gazte Informazioko Bulegoetan tramitatu dezakezu, REAJen aterpeetan bertan eta on-line ere bai.

- BALIOAUrte natural balioa dauka. 2011ko abuztuaren 17an tramitatzen baduzu, 2012ko abuztuaren 17an amaituko da bere balioa.

- MAILAK 
Gaztea: 30 urte  betetzen dituzun egunera arte. 5 euro balio du, eta 2,5 euro Gazte Txartelarekin.
Heldua: 30 urtetik gora.  11 euro balio du.
Taldea: 10 lagunekoa gutxienez. Eskola-taldeen ardura duten erakunde, gazteen monitore eta irakasleentzako da, edo heziketako helburuaz bidaiatzen duten Gazte Erakunde bateko kideentzako. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Eintza Komunitarioko zuzendaritzako Gazte Erakundeen Erroldan izen-emanda dauden elkarteek doan eskura dezakete gure Autonomi Erkidegoan. Gainerakoentzako, 15 euro da prezioa.
Familiarra: 16 urtetik beherako seme-alabak dauzkaten familientzako. 22 euro da bere prezioa.


NAZIOARTEKO GAZTE TXARTELA GO 25

Nazioarteko Gazte-txartela (GO-25) ikasle ez diren 26 urtetik beherako gazteentzako da. Ikasle-txartelaren antzeko beherapenak eta prezio bereziak eskaintzen ditu: garraioetan, ostatu hartzean, museoetan, antzerkietan, zineetan...

BETEKIZUNAK
14 eta 25 bitarteko adina (zure NAN edo pasaportea erakutsi beharko duzu)
Prezioa: 6 euro

NOLA ESKURATUZure NAN edo pasaportea eta karnetaren tamainako argazki bat aurkeztu baino ez duzu. Gazte Informazioko edozein Bulegotan edo on-line tramita dezakezu.

BALIOATxartelak urte natural bateko balioa dauka, egiten den egunetik aurrera.
24 orduetan eskura dezakezu laguntzaGainera, ISIConnet eskaitzen dizu Go 25ek. Noiz eta nora zoazen, Larrialdietan Laguntzeko Linea beti dago zuri laguntzeko prest. Doan deitu baino ez duzu, egunaren edozein ordutan  larrialdietako lege eta mediku gomendioak laguntzeko prest.


NAZIOARTEKO IKASLE TXARTELA (ISIC)

Mundu mailako ikasle txartel bakarra da, mundu mailan onartua.

BETEKIZUNAK
- Adina: 12 urte baino gehiago (NANa edo pasaportea erakutsi beharko duzu). Ez dago gehienezko adin-mugarik ISIC lortzeko. Dena dela, batzetan, deskontuak egiteko orduan, adin-muga bat jartzen da. Zehazki, airelinea askok ez diete deskonturik egiten 30 urtetik gorako ikasleei.  - Prezioa: 6 euro
- Ikaslea Ofizialki onartutako zentroetan, astean gutxienez 15 orduz aritu eta maila

BEHARREZKO DOKUMENTUAK
- NAN edo pasaportea.
- Ikasle zarela egiaztatzen duen agiria.
- Txartelarako neurriko argazki bat.

NOLA ESKURATU
Nahikoa duzu behar diren dokumentoak aurkeztu eta dagokion zenbatekoa ordaindu. Gazte Informazioko Bulegoetan tramitatu dezakezu, eta on-line ere bai.

ABANTAILAK
Aurreztu dirua zure bidaietan, deskontu handiak lor ditzazkezu hegazkin txarteletan, garraioan, ostatuetan, telefono deietan, kultura ekintzetan...Deskontuak mundu osoan zehar, kontsulta itzazu!! 
 
 http://www.isic.org/wp-content/uploads/cache/260x164_ISIC_personalised.F13.png


NAZIOARTEKO IRAKASLE TXARTELA (ITIC)

Nazioarteko irakasle-txartela (ITC - Irakasleen International Teacher Identity Card), mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantaila zehatzak [en] kontsulta ditzakezu.
Nazioarteko irakasle-txartela (ITC)ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenentzat dago egina.
Nazioarteko irakasle-txartelak eskola-urtea irauten du eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere (2012/2013 ikasturtean, 2012ko irailaren 1etik aurrera egindako txartelek 2013ko abenduaren 31n galtzen dute balioa).

ESKAKIZUNAK
- Kasuan kasuko urtean ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle diharduzula egiaztatzen duen agiria.
- Tasa: 8 euro
                                                                                                                                                    
NOLA ESKURATU
Txartela Internet bidez edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da

Hesolak: Gabonetako opari birziklatuak


argazkia 
Hesolak egitasmoaren barruan, bigarren ikastaroari ekingo zaio azaroan: gabonetako opari birziklatuak. Material birziklatuak erabiliz lanparak, poltsak, belarritakoak eta paparrekoak sortuko dira.

TOKIA: Ebro Etxea

EGUNA: Azaroak 30, larunbata
NORI ZUZENDUA:
12 urtetik aurrera

IRAKASLEA: Amaia Zinkunegi

PREZIOA: 15 euro

IZEN EMATEA: 943 835 568 / 688 658 644 edo hesolakzarautz@gmail.com


"ZARAUZTIK MUNDURA, MUNDUTIK ZARAUTZERA" kazetaritza beka

"Zarauztik Mundura, Mundutik Zarautzera", kazetaritza idatziaren edo ikus-entzunezkoen arloak dibulgazioarako eta ikerketarako beka da. bere helburua egileei egindako lana ordaintzea da.

Ikerketa eta dibulgazio beka honek migratzaileak izan ziren eta diren zarauztarren bizipenak, testigantzak eta bizitza-istorioak jaso behar ditu.

EPEA: Abenduak 9
BEKAREN ZENBATEKOA: 3.000 euro

Eskaerak zuzenean aurkeztu ahal izango dira, edo postaz bidaliko dira:

Zarauzko Udala - Jendarte Zerbitzuak Departamentua(Immigrazio Zerbitzua).
Zigordia kalea 33 - 20800 Zarautz (Gipuzkoa).
Telefonoa: 943.005.127.
e-maila: jaranguren@zarautz.org.


Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna

Azaroaren 25an, emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. Hainbat ekintza ospatuko dira Zarautzen. 
AZAROAK 21 
18:00. Genero indarkeria nerabeetan tailerra. Gaztelekuan 
19:00. "La Estrella" filma eta ondoren solasaldia. Modelo Arteoan. Sarrera 3 euro 

AZAROAK 23
10:00-14:00 eta 15:30-19:30. Autodefentsa ikastaroa. Etxezabalan.
22:00. Festa feminista. Gaztetxean 

AZAROAK 24 
19:00. "Como como coco me descoco" antzezlana. Modelo Aretoan. Sarrera 3 euro. 

AZAROAK 25 
9:00. Manifestazioa udaletxeko plazatik abiatuta 

argazkia

lunes, 18 de noviembre de 2013

Gaztelekuko II. Zinemaldia

Zarauzko Gaztelkuan gure II. Zinemaldian murgildurik gaude, hona hemen aste honetako proposamenak: